XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Motibatzen al ditugu ikasleak xede-hizkuntza entzutera eta erabiltzera?

- Hartzen al dugu hizkuntza bera arretagunetzat, ikasgai gisa?

- Iruditzen al zaie inoiz ikasleei zuzentasun handiagoa lortzeko ahalegindu behar dutela?

- Nola daude lau baldintza horiek orekatuta?

(Irakaslearen hizketa oso aurkeztapen baliotsua izan daiteke, baina ikasleek ere eduki behar dute berba egiteko aukera.)

Marko alternatiboa: Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI)

Zer adierazi nahi dugu ataza esatean?

Ataza bat helburu bati begira burutzen den jarduera bat da;

bertan, ikasleek hizkuntza erabili behar dute, emaitza erreal bat lorzeko;

hizkuntza horretan dakiten guztiaz baliatzen ahal dira problema konpontzeko, jokoa egiteko, esperientzia kontatzeko etab.

Zertan datza AOI?

Ondoren, lau etapako ziklo oinarrizko bat proposatuko dizuegu.

(Esaldi asteriskodunek etapa bakoitzean zein baldintza betetzen ari den adieraziko dute).

Gaiaren eta atazaren sarrera

Irakasleak atazaren helburuak ulertzen lagunduko die ikasleei.

Adibidez: ideia-jasa egitea irudiez baliatuz, mimika eginez, norberaren esperientzia erabiliz, eredu-ataza baten grabazioaz edo testu labur batez baliatuz.

Aurkeztapena hizkuntza erabilgarriari.

Ataza

Ikasleek egiten dute (pareka edo taldeka).

Hizkuntzatik dakiten guztia erabiltzen ahal dute nahi dutena adierazteko.

Irakasleak bultzatu egingo ditu, baina inor ikaratu gabe.

Hala ere, ez du ezer zuzenduko.

Jariotasunari eta ziurtasuna hartzeari emango zaio garrantzia.

Hizkuntzaren erabilera pribatua (informala).

Plangintza

Hurrengo etapan, azalpenean, ikasleek besteen aurrean azaldu beharko dute zelan egin duten ataza, eta, etapa hori prestatzeko, irakaslea taldez talde pasatuko da, hizkuntzari buruzko oharrak eginez:

zuzenketak egingo ditu, sintagmak proposatuko, etab.

Argitasunari, antolamenduari eta zuzentasunari emango zaie garrantzia, horiek denak jendaurrean azalpen bat emateko ezaugarri egokiak diren aldetik.

Ikasleak aukera honetaz baliatu ohi dira hizkuntz item batzuen gaineko itaunak egiteko.

Hizkuntzaren formari eta erabilera zuzenari ematen zaio lehentasuna.

Azalpena

Irakasleak bikote batzuei eskatuko die egin dutena taldearen aurrean azaltzeko, besteek euren emaitzekin alderatu ahal izan dezaten.